Modu ezin hobean itxi du 2015a Maialen Chourraut herriko piraguistak, urte horretako kirolari gipuzkoar onenaren saria irabazita. Abenduaren 29an jaso zuen garaikurra Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearen eskutik, Donostiako Amara Plaza hotelean egindako ekitaldian.
Bukatu berri den urtean Europako txapelduna izan da Chourraut, eta Munduko Kopan pare bat garaipen ere eskuratu ditu. Hori dela eta, munduko ranking-eko hirugarren postuan amaitu du 2015a herriko piraguistak.
Aurten Rio de Janeiron jokatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzen ari da herritarra orain buru-belarri.