Saskibaloi giroa arnastuz ekin dio herriak 2016ari. Larunbatean 3 zenbakia izan zen protagonista nagusia, eta ez soilik hiruko jaurtiketengatik. Ostadar SKTk antolatutako 3x3 txapelketaren hirugarren edizioa jokatu zen larunbatean, Udal Kiroldegian.
Udal Kiroldegiko kantxa lau zatitan banatu zuten antolatzaileek, ordu berean hainbat partidu jokatzeko aukera izateko. 35 talde aritu ziren denera hainbat kategoriatan, hamabost minutuko partiduak jokatzen, 9:30etik 19:00etara arte.
Berrikuntzak
Aurreko ediziotako jaurtiketa libre eta hirukoen lehiaketaz gain, aurtengoan kantxa erdiko jaurtiketena ere jokatu dute. Ez da batere erraza horren urrunetik baloia saskiratzea, baina hiru neskak lortu zuten. Ordainetan, ACB ligan ari den Retabet GBC taldearen atzoko norgehiagokarako sarrerak eskuratu zituzten.
Horrez gain, partiduen ordua eta ordena jarraitu ahal izateko aplikazio bat ere prestatu dute aurten, Android sistema duten sakelekoentzako.
Irabazleak eta sariak
Kategoriaz kategoria, honako taldeak izan dira aurtengo edizioko irabazleak:
- Alebin neskak: Landaneskak
- Infantil neskak: Menditxu
- Infantil mutilak: Men In Black
- Kadete neskak: Torpedos
- Kadete mutilak: Kuadri
- Junior neskak: Sokrates
- Junior mutilak: Picaflores
- Senior neskak: Moussel
- Senior mutilak: Durum Team
Argazki galeria batean bildu ditugu txapelketak utzitako irudiak.