San SIlvestre probaren I. edizioa, iruditan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 11

Harrera bikaina izan zuen San Silvestre proba ezagunak herrian. 649 herritar aritu ziren lasterka Lasarte-Oriako kaleetan barrena. David Sanchez Carreterok bideoklipa osatu du lasterketan zehar hartutako irudiekin.

Pasa den urteko abenduaren 31n Lasarte-Orian jokatutako San Silvestre probaren irudiak bildu eta horiekin bideoklip bat osatu du David Sanchez Carretero herritarrak. 

Herritarrek pozarren hartu zuten Texas Lasartearrak eta herritar talde batek abiatutako egitasmoa. 649 pertsonak hartu zuten parte denera, horietako askok mozorroak soinean, herriari kolorea emanez. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 2016an bigarrena prestatzeko asmoa dute.