Profesional ibilbideko lehen garaipena bilatuko du gaur Arteaga II.ak Zumarragan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 15a

Asegarce enpresarekin debuta egin berri duen Axier Arteaga pilotari gazteak profesional ibilbideko lehen garaipena eskuratu nahi du, gaur gauean Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko duen norgehiagokan. Aretxabaletarekin egingo du bikotea; Tainta eta Ander Imaz izango dituzte aurkari. 22:00etan hasiko da partida. ETB 1ek zuzenean eskainiko du jaialdia.

Urtarrilaren 4an egin zuen debuta Tolosako Beotibarren. Ibai Zabala izan zuen bikotekide eta Victor eta Imaz aurkari. 22-6 galdu zuten urdinek. Aurreko astean Iruñeko Labriten aritu zen herritarra Imazekin, Victor eta Apraizen aurka indarrak neurtuz. Hobeto jokatu arren, gorrientzat izan zen garaipena, 22-15.