Igandean itxiko da herriko II. Padel txapelketan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 15a

Padelean jokatzeko zaletasuna dutenek eta herriko txapelketan parte hartu nahi dutenek etzi izango dute azkeneko aukera, orduan itxiko baitute antolatzaileek izena emateko epea. Bikoteko 50 eurokoa da prezioa.

Interesa duten guztiek torneopadello@hotmail.com helbide elektronikora idatziz eman dezakete izena. Txapelketa otsaila erdialdean da hastekoa, parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko dute egun zehatza.