Etxeko txikiek goizean izango dute haien ekintza nagusia. 10:00etan, Txuri-Urdin izotz jauregira txangoa egingo dute.
Ostean, 14:00ak aldera, haur eta helduak Xirimiri elkartean egingo den babarrun janean batuko dira.
Bazkarira joan nahi dutenek, osteguna 21 baino lehenago, auzoko dendan jarrita egongo den zerrendan izena ematea eskatzen dute Zabaleta Auzolaneko kideek. Txuri Urdinera joateko ez dago apuntatu beharrik.