Batzar Nagusia eta zunba saioak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 16a

Biyak Bat erretiratuen elkarteak Batzar Nagusia egingo du urtarrilaren 30ean. Bestalde, ekintza berri bat abiatu nahi dutela ere jakitera ematen dute, zunba.

Biyak Bat erretiratuen elkarteak bere bazkideei jakin arazten die, utarrilaren 30ean,urteko Batzar Nagusia egingo duela.

Batzarra egoitzan bertan izango da. Lehengo deialdia 17:30ean da eta bigarrena, berriz, 18:00etan.

Era berean, elkarteko zuzendaritzak ekintza berri bat txertatzeko asmoa duela eman du jakitera, zunba saioak

Ekintza honetan parte hartzeko interesa duten bazkideek astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era hurbildu behar dira egoitzeko bulegora.