Kuadrillategi egitasmoko gazteak ostiralero biltzen dira euskaraz haien arteko harremana sendotzeko. Horretarako, hainbat ekintza eramaten dituzte aurrera eta aste honetan ekintza berezia izan dute zaharrenek, Tolosako Bonbereneara bisita.
Etxea ezagutu
Gainera, etxea erakusteko gidari berezia izan zuten gazte eta begiraleek, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama abeslaria.
Juantxok etxearen filosofia eta bertan egiten diren azaldu eta Txoko guztien bisita egin zuten Kuadrillategiko lagunek.
Grabaketa eta errealizazio estudioa, antzokia, skate parka... etxeko txoko guztiak miatu zituzten.
Begiraleek jakitera eman digutenez, arratsalde pasa interesgarria izan zen guztientzat.