Haur eta gazteentzat ekintzak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 18a

Amaraun eta Gazte Klubeko lagunek ederki gozatzeko aukera izango dute hurrengo asteetan dituzten ekintzekin. 9 eta 12 urte arteko gazteek Gazteburuen barruan, hurrengo larunbatean, film emanaldi saioa izango dute. Amaraun Klubeko 2 urteko txikiek, berriz, bere gorputza eta inguruneari buruz ikasten jarraitzeko aukera izango dute hiruhileko honetako saioekin.

Gazte Klubeko  eta lagunek Gazteburuetako ekintza berria dute hurrengo larunbatean, 16:00etatik aurrera, zinema emanaldia.

Krispetak eta litxarreriak prestatu ahal dituzte beraz, 9 eta 12 urteko herriko gazteek larunbaterako. 

Emanaldian euskal film batetaz gozatu ahalko dutela aurreratu dute Gazte Klubeko arduradunek. Baina ez dute filmaren izen zehaztu nahi izan, “ez usteko bat izatea nahi dugu” .

Hala ere, saioak bi ordu iraungo dituela iragarri dute. Beraz, arratsaldeko 18:00etan  amaituko da emanaldia.

Beraz, zineaz euskaraz gozatu nahi duten gaztetxoek, Amaraun Ludotekan, urtarrilaren 23an aukera dute.

Gorputza eta ingurua

Bestalde, Amaraun Klubeko kide txikienek, 2 urteko laguntxoek, hiruhileko honetan haien gorputza eta ingurunea ezagutzeko hiru saio berri izango dituzte.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, hiru astearteetan egingo dira ekintzak. 

Lehen saioa urtarrilaren 26an izango da. “Honetan material birziklatuekin jostailu eta jolasak egingo dira”, azaldu dute.

Otsailaren 23an, berriz, koloreak landu eta bodypaint saio txiki bat izango da. Azkenik, martxoaren 8an, argia eta itzalekin jolastuko dira.

Klubeko lagunek gogorarazten dute haurrek heldu batek lagunduta parte hartu behar dutela saio hauetan.

Saio guztiak Zumaburu ikastetxeko gimnasioan egingo dira, arratsaldeko 17:30 eta 18:15 bitartean. 

Izena ematea

Gazte Klubeko eta Amaraun Klubeko arduradunek bi ekintza hauetan parte hartu nahi duten gazte eta haurrei izena emateko eskaera egiten diete.

Inskripzioa egiteko hiru modu daude, Ttakuneko bulegora hurbildu, 943 37 14 47 zenbakira deitu edo aisia@ttakun.eus helbidera mezua bidali. Ekintzak doakoak dira.