Gaztelekua
Otsailean hasiko dira ikastaroak, eta lau izango dira 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak. Herriko ikastetxeetan egindako inkestetatik atera dira proposamenak.
- Marrazkigintza eta komikia: Otsailaren 4tik martxoaren 17ra. Ostegunetan egingo da 18:00tatik 20:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 6,60 euroko kostua izango du, besteentzat 44,33 eurokoa.
- Break dance: Otsailaren 4tik martxoaren 17ra. Ostegunetan egingo da 18:00tatik 20:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 5 euroko kostua izango du, besteentzat 33,25 eurokoa.
- Dance hall: Otsailaren 5etik martxoaren 18ra. Ostiraletan egingo da 18:00tatik 20:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 5 euroko kostua izango du, besteentzat 33,25 eurokoa.
- Gitarra: Otsailaren 3tik martxoaren 16ra. Asteazkenetan egingo da 18:00tatik 20:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 10 euroko kostua izango du, besteentzat 66,50 eurokoa.
Osatuko diren taldeek baldintzatuko dute ikastaroen hizkuntza eredua. Izen ematea urtarrilaren 21etik 28ra egin beharko da Gaztelekuan.
Kultur etxea
Manuel Lekuona kultur etxean ere helduentzako ikastaroak egin ahalko dira.
- Oroimen tailerra: Otsailaren 1etik martxoaren 14ra. Astelehenetan egingo da 17:00etatik 19:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 39,90 euroko kostua izango du, besteentzat 66,50 eurokoa.
- Bizkarreko mantenimendua: Otsailaren 2tik martxoaren 15era. Asteartetan egingo da 19:45etatik 21:15etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 14,96 euroko kostua izango du, besteentzat 24,94 eurokoa.
- Coaching familiarra: Otsailaren 1etik martxoaren 14ra. Astelehenetan egingo da 19:15etatik 21:15etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 39,90 euroko kostua izango du, besteentzat 66,50 eurokoa.
- Olio eta pintura: Otsailaren 2tik martxoaren 15era. Asteartetan egingo da 18:00tatik 20:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 26,60 euroko kostua izango du, besteentzat 44,33 eurokoa.
- Polinesiako dantzak: Otsailaren 5etik martxoaren 18ra. Ostiraletan egingo da 10:30etatik 12:30etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 19,95 euroko kostua izango du, besteentzat 33,25 eurokoa.
- Literatura tailerra: Otsailaren 5etik ekainaren 24ra. Ostiraletan egingo da 17:00etatik 19:00tara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 67,69 euroko kostua izango du, besteentzat 112,81ekoa.
- Egur taila: Otsailaren 3tik azaroaren 30era. Asteazkenetan egingo da 17:30etatik 20:30etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 185,25 euroko kostua izango du, besteentzat 308,75 eurokoa.
- Ardo dastaketa: martxoaren 4ean egingo da, 18:00tatik 21:00etara. Erroldatutako lasarteoriatarrentzat 40,63 euroko kostua izango du, besteentzat 67,71 eurokoa.
Osatuko diren taldeek baldintzatuko dute ikastaroen hizkuntza eredua. Izen ematea urtarrilaren 21etik 28ra egin beharko da Manuel Lekuona kultur etxean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gaztelekuan edota kultur etxean eska daiteke.