'Combo-style' izeneko kirol modalitatea eskaintzen du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 21a

Lasarte-Oriako Udalak kirol-eskaintza berritu du, modalitate bat gehitu baitu orain arteko diziplina sortara: 'Combo-style' du izena.

Zenbait ariketa aerobiko eta dantza estilo batzuk (zumba, latinoa, 'aerobox'...) konbinatzen ditu 'Combo-style' delakoak. Helburuak "lan kardiobaskular on bat egitea" eta "kaloriak eta gantzak erretzea" dira, Udalak jakinarazi duenez.

Astearte eta ostegunetan eskainiko dira saioak, 15:30ean, Udal Kiroldegian. Gutxienez 11 pertsonak eman beharko dute izena taldea ateratzeko.