Ainhoa eta Leire Martin Buruntzaldea IKTko igerilari alebinak Logroñon izan ziren urtarrilaren 2tik 5era bitartean, Euskadiko Selekzioarekin lan-saioak burutzen. Borja Apeztegia prestatzaileak adierazi du oso gustura bueltatu direla biak Errioxako esperientziarekin: "Erkidego Arteko Espainiako Txapelketaren aurretik elkarrekin egon eta entrenatzeko balio izan die gaztetxoei, eta baita euren arteko harremanak sendotzeko ere".
Bi herritarrekin batera Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko beste 31 igerilari aritu ziren Adarraga kirol instalazioetan entrenatzen. Martxoaren 12an eta 13an ariko dira Espainiako txapelketan, Plasencian.