Euskal Inauterietarako jantziak egiten ikasten

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 23a

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, hainbat herritarrek egin dute Euskal Inauterietarako txantxo jantziak prestatzeko ikastaroa.

Gaur burutu dute ikastaroko bigarren eta azken saioa hainbat herritarrek, 11:00etatik 12:30era, Osasun Zentroko 2. solairuko erabilera anitzeko aretoan. Haur zein heldu, antolatzaileek banatutako zakuak oinarri hartuz egin dituzte jantziak, eta lastozko txanoak oihal zatiekin ere apaindu dituzte, giro ederrean.

"Iaz ere egin genuen ikastaroa; ekintza polita iruditzen zaigu birziklapena lantzeko", azaldu dute antolatzaileek. Iragan astearteakoa izan zen lehenengo saioa, areto berean, 17:30etik 19:00etara. Jarduerari esker, Euskal Inauteriei apain-apain jantzita egingo diete ongi etorria hainbat herritarrek.