Muxikoak Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 24a

Hilabete bakoitzeko hirugarren igandean muxikoen doinuek dantzan jarri ohi dute Okendo plaza. Horrela izan da gaurkoan ere eta, eguraldia lagun, hainbat herritarrek astindu dute gorputza.

Plazadantza saioaz gozatu dute gaur eguerdian hainbat herritarrek. Eguraldia lagun, asko izan dira Okendo plazan gorputza astintzera animatu direnak. Hilabete bakoitzeko hirugarren igandean elkartu ohi dira, muxikoen doinupean hainbat dantza tradizional entsaiatzeko.