Amaraun Klubeko lagunek Inauteriei begira makilaje ikastaroa antolatu dute, urtarrilaren 30ean, 11:00etatik 12:30era. Amaraun Klubean izango da tailerra eta doakoa da.
Honetaz gain, bihar, urtarrilak 26, Amaraun Klubeko kide txikienek, 2 urteko laguntxoek gorputza eta ingurunea ezagutzeko saioetako lehena dute. Zumaburu ikastetxeko gimnasioan, arratsaldeko 17:30etik 18:15era egingo da ekintza eta material birziklatuekin jostailu eta jolasak egingo dituzte.
Antolatzaileek azpimarratu dute bi ekintzak familian egitekoak direla, hau da, horretan parte hartu ahal izateko haurrek heldu baten laguntza izan behar dutela.
Informazio gehiago eskuratu edo izena emateako aisia@ttakun.eus helbide elktronikora mezu bat bidali edo 943 37 14 47 zenbakira deitu behar da. Makilaje ikastaroan inskripzioa egiteko azken eguna urtarrilaren 28a izango da.