Jaietako zinegotzi Txus Alonsok onartu du zorion ugari jaso izana aurtengo jaiak direla eta. “Lasarteoriatarrek oso positiboki baloratu dituzte giroa, kontzertuen kalitatea, jardueren deszentralizazioa eta xexenak itzuli izana” .
Giroa eta leku berriak
Zinegotziaren ustez, kaleko giroa izan da azpimarragarriena, eguraldiak ere lagundu baitu. Arratsaldeko jardueretan izan den jende ugaria nabarmendu du.
Era berean, “aurten jarduerak deszentralizatu izanak mota askotakoari jaiak gozatzeko aukera eman dio jende gehiagori. Jaizkibel plazako kontzertuek oso ondo funtzionatu dute, izan ere, espazio hori Andatza plazakoa baino erosoagoa baita,” adierazi du.
Jarduera arrakastatsuak
Egindako jarduerei dagokienez, Jaietako batzordeburuak azaldu duenez, Doctor Deseo eta Ken Zazpiren kontzertuak arrakastatsuak izan dira oso, bai jende kopuruagatik bai kalitateagatik.
Arrakasta handiko beste emanaldi batzuk izan dira Demode Quartet, Tio Tenoren Semeak, Trapu Zaharra, mariatxiak eta Artistas del Gremio. “Jende askok gozatu ditu kaleko ikuskizunak”.
Danborrada Tradizionalak “nola ez, oso ondo funtzionatu du, bere martxa berriarekin. Haurren Danborradak ere, eguraldia lagun ez izan arren”.
Landaberri Ikastolari egin zaion aitortzak ere jende ugari bildu zuen. “Kultur etxeko aforoa bete egin zen antzerki eta musika emanaldi eder batekin, eta alkatearen eta ikastetxeko arduradunek hitzekin”.
Haurrentzako xexenen itzulerak eta sokamuturrak “oso harrera ona izan du, egunero bete baita” jakinarazi du.
Ekintza berri bateek ere , zaldi lasterketak eta gizonen eta zaldien arteko demak “lasarteoriatar asko bildu zituen” Atsobakarreko parkean.
Alonsoren aburuz, “pirotekniako enpresa aldatu izanak ere oso ondo funtzionatu du. Valaceak eskainitako su artifizialak eta suzko zezenak oso harrera ona izan dute herrian”.
“Arazorik ez”
Alonsok jaietan normaltasuna eta errespetua nagusi izan direla azpimarratu du.
Honetaz gain, “guk dakigula behintzat, arazo handirik ez da izan, salbu eta Zumaburun ostegun arratsaldean izan zen borroka”.
Zinegotziak, bukatu aurretik, eskerrak eman nahi izan dizkie herriko elkarteei, egindako lanagatik. “Haien jarduerek arrakasta handia izan dute berriz ere, eta lasarteoriatar asko bildu dituzte. Jarduera horiek gabe, San Pedro jaiak ez lirateke izango gaur egun direna”.