Giro ederra azken arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uztailaren 2a

Nahiz eta lainotua egon, giroa ezin hobea izan da arratsaldean. Herritarrak kalera atera dira azken arratsaldeko ekintzetaz gozatzera.

Arratsaldeko ekintzaekin hasi baino lehen, Tximistarreta parkean hainbat izan dira Extremadura etxeko kideek egindako paella edo euren bazkaria dastatu duten koadrilak.

Sorgin gunean, goizean legez, txapelketa izan da. Hainbat bikotek mus txapelketa txapela eskuratzeko lehitu dira.

Bestalde, Atsobakarreko belardian, zaldi lasterketak ikusteko aukera izan da. Herritar ugari hurbildu da zelaian burut diren lasterketan ikustera. Hamaika zaldik parte hartu dute lehiaketan eta lau txanda egin dituzte: bi sailkapeneko, kontsolazio txanda eta ohorezko txanda. Azken honetanzaldi azkarrenek parte hartu dute eta Jose Manuel Martin 'Mascota' eta Estai behorrak irabazi dute. Haien atzetik Guillermo Sanchez eta 'Eusebio' eta Egoitz Luisa eta 'Mambo' sailkatu dira.

Zaldiaren eta pertsonen arteko erronka bat ere izan da bertan. 500 metroko ibilbideari Guillermo Sanchezek 5 buelta eman behar izan dizkio 'Aiba la hostia' zaldiaren gainean, Raul Gomez Margallo korrikalariak berriz, 3. Oso lehia estua izan da, baina azkenean zaldia gailendu da.

Honetaz gain, musikak hartu ditu kaleak. Mutil Gazteak izan da azken arratsaldea alaitu duen txaranga. Mariatxien doinuez gozatzekoa aukera izan dute dira Isla Plazara hurbildu ziren herritarrek eta Kale Nagusian berriz, Joixe Replayren eskutik gorputza astindu dute askok.

'Cabaret' berezi bat ere ibili da kaleetatik barrena. Hanka paloak eta monozikloa zuen ikuskizun futuristak herritarrak harritu ditu.

Arratsalde honetako argazki eta bideo batzuk ikusgai gure galeriatan.