Parranda gau luzea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 2a, 06:03

Festen azken aurreko gauean, musika emanaldi ugariz gozatzeko aukera aparta izan da. Helduek, Karisma taldearen konztertua izan dute. Gaztek berriz, Doctor Deseo eta Zozongo!ren musika emanaldi arrakastatsuekin igaro dute gaua, goizaldera arte.

Karisma musika taldeak eman dio hasiera festen azken aurreko gauari. Gauerdi baino lehen, 23:00etan, musika emanaldia eskani du, Isla Plazan. Heldu ako gerturatu dira taldearen kontzertuaz gozatzera eta emanaldia zehar entzun diren doinuak eskatu bezala, dantzan ere aritu dira bertan bildutakoak.

Ordubete beranduago, gauerdian, Doctor Deseoren kontzertua hasi da Okendo Plazan. Ezin zen, ia-ia, arnasik ere hartu bertan; jendez lepo beteta egon da plaza emanaldiak iraun bitartean. "Igual y diferente" diskoa kaleratu du aurten musikariak eta diska horretako kantuak entzun eta dantzatu ahal izan dira.

Bien bitartean, etxeko txikienak, korrika saio ederrak egin dituzte. Zezen suzkoak atera dira 00:00etan eta Kale Nagusian zehar ibili dira,gaztetxoenen atzetik, alde batera eta bestera.

Doctor Deseoren kontzertua eta gero ordea, izan da parrandan jarraitzeko aitzakiarik. Zozongo! perkusioi taldeak jarri die erritmoa gaur goizeko ordu txikiei. 02:00etan eskaini dute "Psycho-Clown" lehenengo ikuskizuna; ez nolanahikoa gainera. Bederatzi pailazo beldurgarrik hartu dituzte erdiguneko kaleak eta kankaz gora jarri dituzte herriko bazterrak. Mundu osoko perkusio doinuekin girotu dute parranda. Ordu eta laurdeneko iraupena izan du eta etenik gabe aritu dira denbora guzti horretan, taldearen atzetik ibili diren parrandero guztiak.

Deskantsatzeko tarte labur bat hartuta, "Kolpez Blai" izeneko bigarren emanaldia eskaini du Zozongo!k. Energiaz, erritmoz eta dantzaz beteriko ikuskizuna izan da. Honekin ere, festa giro bikaina sortu dute perkusio joleek kaxkoko kaleetan barrena. Udaletxe zaharraren parean amaitu dute emanaldia, 6:30ak pasatxo zirenean. Jendetza zegoen oraindik ordu horretan, parrandarako gogoz. I

Goiza sartzearekin batera amaitu dira gaurko musika emanaldiak baina, etxera erretiratzeko gogorik izan ez dutenek sokamuturrera arte jarraitu dute parrandan.

Gaueko ekitaldiekin osatu dugun argazki-bilduma. 

Bideoteka.