Abesti eta doinu ezagunez alaitu du Biyak Bat koruak, Brigitarren Komentuko kapera nagusia. Arratsaldeko 18:00etarako, zehaztua zuen zita, taldeak eta horrelaxe izan da; puntual-puntual ekin diote musika emanaldiari.
Kantu goxo eta atsegin ugari eskaini dituzte. Errepertorio zabala entzun ahal izan da kontzertu osoan zehar. Lehenengo, euskarazko abestiak kantatu dituzte. "Xarmengarria zira", "Aldapeko" eta "Goizian argi hastian" bezalako abesti ezagunak entzun ahal izan dira, beste zenbaiten artean. Azken honekin eman diote hasiera musika emanaldiari.
Euskarazkoak abestu ostean, erdarazko letrak dituzten doinuak kantatu ditu Biyak Bat koruak. Giro goxo eta atsegina bizi ahal izan da komentuko kapera nagusian.
Biyak Bat koruaren emanaldia ordea, ez da agur arratsaldeko musika emanaldi bakarra izango. Izan ere, musikarekin jarraitzeko, Oaintxe in deu! txaranga irten iluntzeko 19:00etan herriko kaleak alaitzera. Gauean ere izango dira kontzertuak; Sutura, Txapelpunk, Tsunami eta Gozategi taldeen eskutik.
Hemen ekitaldi hauekin osatu dugun argazki-bilduma.