Incansables txarangaren doinuek esnatu dute Lasarte-Oria San Pedro egun goibel honetan.
Txarangaz gain, Extremadurako danbolin-jotzaileen kalejiraz gozatzeko aukera ere izan da herriko kaleetan barrena.
San Pedro elizan meza nagusia izan da. Herritar ugari bildu da honetara, baita udal ordezkariak ere. Alboka Abesbatzak hainbat doinu eskaini ditu, horien artean patroiaren ohorezko 'Tu est Petrus' eta Erketz EDTk agurra dantzatu du konsagrazioan eta arkuak jarri ditu irteeran.
Kirol zaleek, Loidi Barrengo pilotalekuan izan dute hitzordua. Jubenil eta 1. mailako seniorren partidak ikusi dituzte. Lehenengoa, Mattin Matxain eta Iñigo Bikuña Gorka Oiarbide eta Imanol Usabiagaren arteko partida izan da. 14-15ean partida irauli da Oiarbide eta Usandizagaren alde hauek 22-15ekoa markagailuan jarriz. Jarraian herriko pilotariak ikusi ahal izan dira, Jonpe Artetxe eta Mikel Elolak indarrak neurtu dituzte Adonys Gelis eta Iñigo Altunaren aurka.
Bien bitartean, etxeko txikiek Andatza plazan jarritako haur parkeaz gozatu ahal izan dute eta gaztetxoek gaur ere buruhandien aurrean korrika egin dute. Erraldoien konpartsa ere atera da.
Okendo plazan Extremadurako migak dastatu dituzte herritarrek eta danbolin-jotzaileeen emanaldia izan da.
Elizatze plazara hurbildu direnek, berriz, herri-kiroletaz gozatu dute. Harri txikia jaso, aizkora lanak egin eta egurra aitzurrarekin moztu dute, bikote mistoen lehiaketa ere izan da. Honetan ikusi ahal izan dira, Nora Sorondo, Marian Garcia, Itsaso Unsola, Leire Astiazaran, Josetxo Urrutia, Manolo Kañamares aita eta Oier eta Xuban semeak.
Arratsaldean Okendo plaza izango da protagonista. Izan ere, ekintza ugari izango baita bertan.
Goizeko argazkiak eta bideoak galerian.