Omendutako Sorgin Dantza aurtengoa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 28a

Omenaldi xume eta goxoa jaso du, 1982. urtean, Sorgin Dantzaren tradizioa berreskuratu zuen Sorgin Dantzaren Lagunak taldeak.

San Pedrotako ekitaldi arrakastatsuenetako bat da Sorgin Dantza eta aurtengoan ere, hutsik egin gabe, herrian barrera ibili da. Arratsaldeko 16:30etan abiatu da Oriatik, Okendo Plazara bidean. Joan den urtean bezala, bi zortzikote osatu dira aurtengoan ere; gaztetxoena batetik eta helduena bestetik. Beraiekin batera, konpartsako kideak ere aritu dira dantzan. Prestaketa lan eta entsegu guztiek eman dute aurtengoa ere emaitza ezin hobea. 

Orian lehenengo dantza eskainita, erdigunera abiatu da Sorgin Dantza. Musikarien karrozaren atzetik dantzari guztiak ilaran, gaztetxoen zortzikoteak gidatuta.

Okendora iritsi aurretik, ibilbidean zehar, zenbait geldiune egin dituzte dantzariek ura edan eta indarra berreskuratzeko. Lehenengo geldialdia Orian bertan izan da, Biyak Bat erretiratuen egoitzan bigarrena eta Udaletxe zaharraren aurrean hirugarrena. Aurrez finkatutako ordutegia baino lehenago iritsi da Sorgin Dantza Okendo Plazara; 18:30ak inguruan bildu dira partaide guztiak plazan.

Orduan eman diote paso omenaldiari. 1982. urtean Sorgin Dantza berreskuratu zuten bost kideak omendu dituzte. Bertan izan dira horietatik bi; Sebastian Kerejeta eta Felix Telleria baina, baita Iñaki Orotegi, Jose Mari Bardaji eta Alfredo Goiaranen senideak ere. Krejetak hitz batzuk ere eskaini dizkie dantzari guztiei.

Azken dantza batek eman dio amaiera aurtengo Sorgin Dantzari. 

Sorgin Dantzako irudiak gure galerian.