Hasi dira San Pedro Jaiak etxeko txikientzat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 28a

Gaur eguerdian, San Pedro Jaietako haur txupinarekin batear, hasi dira herriko txiki eta gazteentzako jaietako ekintzak. Txupinaren ostean, Ttakun KEk Patxintxi sariak banatu ditu.

Landaberri ikastolako gaztetxoak izan dira gaur eguerdian protagonista.Aurten Landaberrik 50 urte betetzen ditu eta San Pedro Jaietako haur eta helduen txupina botako ditu. Goizean, txikien txanda izan da.

Gaztetxoek hitz batzuk eskaini dizkiete Udaletxe zahar aurrean batu diren herritarrei. "Ikasturtea amaitu berri dugu. Zenbat ikasi dugun, zenbat kirol eta dantza egin dugu azken San Pedroetatik. Eskerrak gure etorkizunaz arduratzen diren guzti-guztiei. Aurtengo San Pedroak izan daitezela Sanpedro alaienak, euskaldunenak eta hoberenak. Elkartu zaitezte lagunekin, kuadrilako blusa jantzi eta gozatu dezagun uda honekin, puzgarrietan, barraketan, ekintzetan... Pasa ongi, pasatu gabe. Gora San Pedro Jaiak, Gora Landaberri ikastola!"

Ostean Txus Alonso Jaietako batzordeburuak txupina piztu du eta jaiak eztanda egin du. 

Txupina baino lehen, Udal Musika eskolako kideak izan dira kaleak alaitzen. Haurrak bitartean, koadrilako kamisetei azken ukituak ematen egon dira Okendo plaza eta inguruetan.

Txupinak eztanda egitearekin batera, Landaberriko 50. urteurreneko doinua jarri dute. Ostean, Buruhandi eta erraldoien konpartsa abiatu da. Haur eta gaztetxoen lasterketa ederrak egin dituzte.

Patxintxi sariak

Bien bitartean, Udalbatzar aretoan, Ttakun KE-k Patxintxi Sarien banaketa egin du. Ttakuneko kidek azaldu legez, Patxintxiak 65 urte baino gehiagoko herritar maitagarriak dira.

Aurten sarituak, On Ramon Uribe-Etxeberria eta Rosa Ventoso dira. Joxe Pikabea Ttakuneko kudeatzailearen eskuetatik jaso zuten txapela, kopa eta saria, Goiegin bi pertsonentzako afaria.

Biek oso hunkituta hartu dute saria eta eskerrak eman dizkiete haiengan pentsatu dutenei.

Haurren txupineko eta giroko irudiak gure galerian