Aipatu kanpaina honen baitan, Udalak karpa informatibo bat jarriko du gaur Okendon, 19:00etan. Bertan, zereginak banatzearen garrantziaz kontzientziatuko dituzte herritarrak. Txapak eta preserbatiboak ere banatuko dira; “festak berdintasunean izatearen alde egin behar dela lan gogoraraziko digute”, zehaztu du Udalak.
Jesus Zaballos alkateak, Zerbitzu Publikoetako zinegotzi Lourdes Acevedok eta Emakumeen Zentro Zibikoko arduradunek aurkeztu zuten 'Berdintasunaren alde elkartuta' kanpaina.
“Festetan ez dugu erlaxatu behar; oroitu behar dugu gainontzekoekiko errespetua dela araua, guztiok gozatu dezagun jaiez”, nabarmendu zuen Zaballosek.
Acevedok zehaztu zuen “lanketa transbertsala” burutzen ari direla “Udaletxeko esparru guztietan”, eta saiatuko direla herriko elkartengana ere iristen. Festek iraun bitartean, 'Berdintasunaren alde elkartuta' lelodun pankarta bat ikusi ahalko da Udaletxeko balkoian.