'Sorgin Jaietan ere, Lasarte-Moria' izeneko bideoa grabatu du herritar talde batek, aurtengo Sorgin Jaiak hasi baino lehen. Laburmetraian zehazten denez, eraso sexistarik ez da onartuko Lasarte-Morian. Hala ere, erasoren bat gertatuz gero, protokolo bat prestatu dute: 688 609 221 telefono zenbakira deituta aktibatuko da.
Bestalde, gauez etxera joaten laguntzeko 'Brigada moreak' egongo dira egunero-egunero. Arduradunek zapi moreak eramango dituzte soinean.
Sorgin Jaiez gozatzeko eta besteei gozatzen uzteko ere aldarrikatu dute.