Elkarbizi egitasmoaren baitan, indarkeriaren testigantzak biltzen dituen film emanaldia eskaini da gaur goizean. Berradiskidetzearen inguruko hausnarketa jardunaldia antolatu du Ganbo Iturri Elkarteak Villa Mirentxun, "Indarkeriaren irakurketa filmikoak" tailerraren baitan. Goizeko 11:00etan eman diote hasiera jardunaldiari. Ekitaldiaren hasieran, berradiskidetzean oinarritutako testigantza-film bat ikusteko aukera izan da bertan. Ikus-entzunezkoak, iraganeko indarkeriaren inguruko hausnarketara bideratu nahi izan ditu bertaratuak, filmaren ostean, gogoeta tarte bat elkarbanatu dute bertaratutako parte hartzaileek.