Iragan asteetan zenbait txapelketa jokatu dituzte elkarteko bazkideek eta egin berri dute txapeldun eta txapeldun-ordeen sari banaketa. Arratsaldeko 18:00etan eman diote hasiera ekitaldiari eta bertan izan dira udaleko hainbat ordezkari. Sarituek, Jesus Zaballos alkatearen eta udaleko beste hainbat ordezkariren eskutik jaso dituzte oroigarriak. Mahai-jokoetan, igel-jokoan eta tokan aritu dira elkarteko bazkideak eta guztira, 48 izan dira saria lortu dutenak.
Sari banaketaren ondoren, saritu guztien argazkia atea eta merienda batekin eman diote amaiera ekitaldiari.