San Joan suan erraustegiaren aurkako ekimena

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 23a

Lasarte-Orian Aire Garbia plataformatik ekimenean parte hartzera gonbidatzen dituzte gaur herritarrak.

Aire Garbia plataformak gaueko San Joan sua pizterakoan, hauts-kontrako maskara jartzera deitzen ditu herritarrak. 

Honako mezua zabaldu dute: "Kaixo auzotar! Lasarte-Orian Aire Garbia plataformatik gonbidatzen zaitugu San Joan sua pizterakoan hauts-kontrako maskara jartzera. Ekintza sinbolikoa izango da, baina ahalik eta herritar gehienen babesarekin egin nahi da. Kartoizko errausteplanta bat sutara botatzerakoan, haur, guraso, aitona-amona, koadrilak zein herritarrok, denok jarriko dugu maskarilla;  festa giroan ez dezagun ahaztu guztion osasuna arriskupean dagoela. Eskerrik asko aldez aurretik keinu xume honen bidez errauste plantak sortzen duen kezka ozenagoa egiteagatik".