Eguraldi kaskar samarra egin du asteburu osoan, baina hori ez da oztopo izan egitaraua aurrera eraman ahal izateko. Ostiral arratsaldeko euri zaparradek eragin zuten Jaizkibel plazako erakusketa ez izatea espero bezain koloretsua, baina zenbait motor ikusi ahal izan ziren, dena den. Gaueko Buenetxeako kontzertuak arrakastatsuak izan ziren.
Larunbat goizean Okendon erakutsi zituzten motorrak. Arratsaldean berriz, Andapa kalean. Gauean, kontzertuak berriro ere Buenetxean. Azkenik, atzo goizean zehar Golf plazan egin zuten erakusketa.