Lasarteoriatarrak 113.46ko denbora egin zuen atzoko finalean; Maria Zelia Lafont irabazleak baino bost segundo gehiago behar izan zituen proba burutzeko. Podiuma Jana Dukatova eslovakiarrak osatu zuen. Chourrautek beste behin erakutsi du sasoi betean dagoela; hurrengo erronka Riokoa izango da.