Errepertorio zabala eraman zuten bertara. Adibidez, eliz abestiak. If ye love me, Xabier Sarasolaren Ave Maria, Ubi Caritas Ama Dorronsoro pianoan lagunduta. Polifonoa ere bai: Set me as a seal, Esta tierra Gracias a la vida, Imbakwa pianoa eta perkusio lagun, perkusioan Carolina Muñoz aritu zelarik. Euskal doinuak ere ez ziren falta izan, Ken Zazpiren Itsasoa gara eta Maiteak galde egin zautan interpretatu baitzituzten.
Kontzertuari amaiera koloretsua eman zioten, festa-osagarriak soinean, Eurovision lehiaketako 60 eta 70 hamarkadako giroa ekarriz Brigitarren komentuko kaperara. Mocedadesen Eres tu, Masielen Lalala edo ABBAren Waterloo entzun ahal ziren. Abestien moldaketa egin zuen Javier Gonzalez Sarmiento pianoan lagun izan zuten.