16 urtez azpiko taldeak asteburu honetan hitzordu berezia edukiko du. Bartzelonara joango dira, Camp Nou estadioan jokatuko den Frantziako Top14 Ligako errugbi finala ikustera. Hori baino lehen, Bartzelonako Quimics taldearen kontra lagunarteko norgehiagoka bat jokatuko dute. Igandean, berriz, asteburua ezin hobeto amaitzeko, barrankismoarekin lotutako jarduerak egingo dituzte denek elkarrekin.
Bestalde, 14 urtez azpiko taldeko jokalari Julen Beloki, Mikel Ibisate, Unai Pelaez eta Gavi Gavilan Gipuzkoako selekzioarekin aritzeko deituak izan dira. Larunbat honetan lau eskualderen arteko txapelketa bat jokatuko dute: Araba, Bizkaia, Cote Basque eta Gipuzkoak berak hartuko dute parte.