Denboraldia igande honetan bukatuko dute gimnastek, Udal Kiroldegian erakustaldia eginez, 11:00etatik aurrera. Ondoren, LOKE klubeko alor guztiak Araeta jatetxean elkartuko dira, 14:30ean, denboraldi amaierako bazkaria egiteko. Egun bat lehenago, larunbatarekin, LOKEko judo taldeak egingo du erakustaldia, kiroldegian bertan, 10:30ean.