Errefuxiatuekin elkartasun ekintzak Donostian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 17a

Gipuzkoako Harreraren aldeko Plataformak igandean errefuxiatuekin elkartasuna erakusteko manifestazioa eta bizikleta-martxak egingo ditu Donostiara.

Bizikleta martxetako bat, Zarautzetik atera eta Txikierdiko bidegurutzetik igaroko da 10:45ean.

Donostiako Boulevarrean Irun eta Hernanitik ateratako martxekin bat egin eta erdialdean ibilaldia egingo dute.

13:00etan, elkarretaratze-manifestazioa egingo da.