Giza hesia igandean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 17a

Zubietan egitekoak diren erraustegiak sortzen duen kezka azaleratzeko GuraSOS taldeak “Haurren babeserako familia eta gizarte hesia” ekimena antolatu du igandean Donostian eta bertan parte hartzeko deia luzatu dute.

Eguerdiko 12:00etan abiatuko da Antiguoko tuneletik Alderdi Ederreraino, desfile moduan. Nagusiak eta seme-alaba zaharrenak beltzez eta seme-alaba bakarrak eta txikienak zuriz jantzita joatea eskatu dute. Haurrek, gainera, zapi gorri bat maskara moduan eramango dute. Amaieran ekitaldi txiki bat egingo da.