Gure Esku Dago taldeko lagunek jaialdi ederra egin du gaur goizean Loratu ekimena aurkezteko.
Musika, dantza eta itxaropena izan dira nagusi Okendo plazan.
Txistulariek kaleak alaitu dituzten goizean goiz. Plaza dantzako saioan parte hartzeko, Ostadarreko Ipar martxa taldeak sinkroa ikusteko eta zumba egiteko aukera ere izan da.
Ekitaldi nagusia
Taldeak 2017an erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketa egitea du helburu eta horretarako erronka ederra jarri du martxan, bi hilabetetan 1700 sinadura bildu nahi ditu.
Horren ostean, 44 boluntarioez osatua dagoen Batzorde eragileak antolatuko du prozesua. Hala ere, bitartean jendea gehituko dela aipatu dute goizeko aurkezpenean.
Era berean, prozesuaren epeak ere azaldu dituzte Gure Esku Dagoko lagunek. Udazkenean bozkatze eguna aurkeztuko da, hau Buruntzaldeko beste bi herrialdeekin adostuko da eta galdeketa aurrera eramango duen talde ere jakinaraziko da. Neguan galdera emango da jakitera eta udaberrian galdeketa egingo da.
Goiza ederki amaitzeko, GED pintxo-potea egin da herriko hainbat tabernatan eta Xumelak girotu du.
Sinadura bilketa
Sinadura bilketa hasi da dagoeneko. Goiza osoan zehar, sinadurak biltzen egon dira eta 450 bat lortu dituzte.
Baina 1700era iristeko, herritarren laguntza beharko dute eta horretarako lokal bat atondu dute Geltoki kalean, gozoki denda zegoen lokalean. Astean zehar arratsaldez egongo da irekia eta larunbatetan goizean.
Sinatu ahal izateko bi baldintza bete behar dira: 16 urte baino gehiago izatea eta Lasarte-Orian erroldatua egotea.
Gaur goizeko ekintzen hainbat irudi gure galerian.