Zikiro afariko txartelak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 13a

Urtero legez, Ttakun kultur elkarteak San Pedro Jaietako lehen egunean Zikiro afaria antolatu du. Hitzordua, ekainaren 28an, 21:30ean izango da, Okendo plazan

Zikiro erre gozoa dastatzeaz gain, entsalada, postrea, kafea eta kopaz gozatuko dute mahaikideek.

Afarirako txartelak 20 euro balio ditu eta gaurtik aurrera, Jalgi Kafe Antzokian eta Ttakun elkartean daude salgai. Txartelak eskuratzeko azken eguna ekainaren 26a da.