Gamusinoen gaua Zabaleta auzoan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 11

Zabaletako haur eta gazteak aurten ere gamusinoen bila joango dira ekainaren 17an.

 'Astindu zartaginak, zabal ongi begiak, adi-adi bi belarriak' izenpean hamaiaka abentura biziko dituzte.

20:30etatik aurrera, kanpin dendak jarriko dira Antonio Blas plazan. 21:30ean, afalduko da.22:30ean, gamusinoen bila joango dira eta 23:30ean guztiak lotara joango dira. Goizean, gosari gozo-gozoa dastatu ahalko dute guztiek.

Adin guztietako haur eta gazteek parte hartu dezakete ekintzan. Hala ere, haur txikiek gurasoren batez lagunduta parte hartu dezaketela jakitera eman dute.

Era berean, afaria norberak bere etxetik eraman behar duela eta bestetik, gamusinoen bila joateko haurrek zartagina, koilara, linterna eta mendirako arropa erosoa behar dutela azpimarratu dute antolatzaileek.