Alderdi ezberdinetako kideak, batzuk gauerdian beste batzuk egunean zehar, bozka eskatzeko kartelak jartzen aritu ziren. EAJ, EHBildu eta Unidos Podemos-eko kideak harrapatu zituen Txintxarri-k.
Ekainaren 26an errepikatuko dira estatuko hauteskundeak eta alderdiek bozka kopurua mantendu edota handitu nahi dute. Gogoratu behar da abenduaren 20an Gipuzkoan bezala, Lasarte-Orian ere Ahal Dugu-Podemos izan zela alderdirik bozkatuena, 2.883 lasarteoriatarren konfiantza lortuaz, bozkatzaileen %28,17.
PSE-EEk 2.541 boto lortu zituen, EHBilduk 1.465, EAJk 1.333 eta PPk 1.051. Herrian parte hartzea %72,42koa izan zen.
Ciudadanos lehenengo aldiz aurkeztu zen 486 boto irabazita. Ikusi behar herriko festen aurrekari den deialdi berrian emaitzak errepikatzen diren.