Haren inguruan ere emango du estaldura, hau da, Okendo Plazan eta Askatasuna Parkean Udalaren WiFia erabili ahalko da.
Udalaren WiFi sareak une honetan udal-eraikin gehienak eta haien inguruak estaltzen ditu: Manuel Lekuona Kulturetxea, kirol-zelaiak, Villa Mirentxu, Gaztelekua, Udal-Euskaltegia, Udal-Kiroldegi, Obra eta Zerbitzuen Pabiloia eta Udaletxea.
Zerbitzuak darabiltzan SSID identifikadoreak “Udala” eta “Udalwifi” dira. Udalak jakitera eman duenez, sare horretara konektatu ahal izateko, interesatuek sare horren erabiltzaile gisa erregistratu behar dute.