Ostadarreko saskibaloi eskolako izen-ematea gaur irekiko da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 13a

Saskibaloi eskolak segida edukiko du datorren denboraldian. Ostadar SKTk jakinarazi du gaur irekiko duela bertan izena emateko epea, ostiralera arte. 2005 eta 2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilak apuntatu ahalko dira. Horretarako, Ostadarrek Geltoki kalean daukan lokalera joan beharko dute, 18:00etatik 20:00etara.