Aurten ikasitako guztia oholtzaratu zuten asteazken arratsaldean Udal Dantza eskolako ikasle gazteek. Era guztietako mozorro koloretsuak soinean, koreografia ederrak eskaini zituzten, guraso eta lagunen gozamenerako.
Piano emanaldia asteartean
Datorren asteko asteartean Udal Musika Eskolako piano ikasleen txanda izango da. Arratsaldeko seietan hasita, kontzertua eskainiko dute kultur etxean bertan.