Rocioko erromeria asteburuan Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 10a

Semblante Andaluz elkarteak XIII. Rocioko erromeria ospatuko du asteburuan Atsobakar parkean. Larunbata eguerditik igande arratsaldera, Rocioko giroa irudikatuko dute bertan. Horrerarako, hamaika ekintza izango dira.

Rociora joan ezin izan duten herritarrek asteburu honetan arantzatxoa kentzeko aukera dute, Semblante Andaluz elkarteak Rocioko Erremeriaren 23. edizioa antolatu baitu.

Larunbatean eguerdian hasiera emango zaio festari eta 12:30ean elkarteko taldeen emanaldia izango da.

Kaldereta gozoa izango da bazkaltzeko eta ostean, Semblante Andaluz eta Errenteriako Aljarafe elkarteko koru eta taldeen emanaldiez gozatu ahalko da.

Dantza egiteko gogoa duenak, 19:00etan aukera izango du. Larunbateko emanaldiak Amigos del Sur taldearen kontzertuarekin amaituko dira.

Ama Birgina kalean

Igandean, ohiturari jarraikiz, 11:00etan Arantzazuko Ama Birginaren elizan meza rocieroa izango da. Semblante Rociero taldeak girotuko du meza.

Jarraian, Rocioko Ama Birjina kalera atera eta herriko kaleetatik barrena ibiliko da Atsobakar parkeraino.

13:15ean, agintari eta gonbidatuei ongi-etorria egin eta  Durangoko Andaluziar kultura zentroko taldearen emanaldia ikusiko da.

Atsobakar parkera hurbiltzen direnek bazkaltzeko paella gozoa izango dute.

Arratsaldean musika eta dantzaren tartea izango dira elkarte gonbidatuen eskutik.

Dantzaldi herrikoia ere izanog da eta Alegria de la Sierra taldearen emanaldia.

Erromeriari amaiera eman baino lehen, 20:30ean, Ama Birginari agurra eta ‘Salve Rociera’ abestuko da.