Eneritz Busto juniorrak brontzea eskuratu zuen 100 metro hesietan, 14.50 segundoko denbora eginez. Ane Galardik, berriz, zilarrezkoa jantzi zuen luzera jauzian, 5.38 metroko markarekin. Yeray Veroniz belozistak seigarren postua eskuratu zuen 100 metroetako finalean 11.15 segundotan geratuz erlojua, bere semifinal errondan bigarren denbora onena egin eta gero. Xalba Otxandorena ere seigarren izan zen jauzi hirukoitzean; Naroa Furundarena, berriz, zazpigarren. Oihana Igarrizek, bestalde, laugarren postua eskuratu zuen pisu jaurtiketan (4 kilo), eta seigarrena diskokoan (kilo bat).