Pili Bodegas bigarren Pasai Donibanen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 10a

Pasai Donibaneko triatloia jokatu zuen Pili Bodegas herritarrak iragan igandean. Podiumera igotzea erdietsi zuen, bigarren helmugaratu baitzen, 1:21:33ko denborarekin.

Proba Gwen Jorgensen estatubatuarrak poltsikoratu zuen; 1:14:37an geratu zuen kronometroa. Emakumezkoen podiuma Bodegasen taldekide Irati Mendiak osatu zuen. Yepa! triatloi klubean aritzen dira biak.

Bestalde, Zarauzko triatloian –Euskadiko txapelketa da– lau herritar ariko dira bihar: Andoni Illarramendi, Ramon Altuna, Asier Gorostegi eta Imanol Arteaga. 2,9 kilometro egin beharko dituzte igerian, 81 bizikletan eta 20 korrika.