Asiako liztorra ezagutzeko parada

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 8a

Aste Berdearen baitan, gaur azokan jarri da Asiako Liztorraren inguruko informazio gunea. Herritar andana gerturatu da erleak ikusi eta hauen habiak ezagutzera.

Udalak Europa mailan egiten den Aste Berdearen baitan,aurtengoan espezie inbaditzaileak hartu ditu ardatz. Etxeetara esku-orri bat bidali da herrian dauden espezie inbaditzailean inguruan, animaliak eta landareak.

Animalien kasuan, Asiako Liztorra da gurean zabalduena. Hauek nolakoak diren ikusi eta habiak ezagutzeko informazio gune bat jarri da azokan. Jende asko gerturatu da bertatik bertara erle hauek nolakoak diren ikustera. Bertako erleei eragiten dien kaltea zein den azaldu eta herritarrak animatu dituzte hauen habiak identifikatzera. 

Informazio gune hau larunbatean Okendo plazan jarriko da eta goizean zehar aukera izango dute herritarrek dituzten zalantzak argitzeko.