Bertan esperientzia berriak bizi ahalko dituzte, bodyboard egin eta hondartza ondoan dagoen abentura parkean ibiltzeko aukera izango baitute.
Irteera goizeko 8:30ean izango da Zumaburuko autobus geltokitik eta 17:30ean izango dira bueltan.
38 euro balio ditu irteerak; Ttakuneko bazkideek, aldiz, 35 euro ordainduko dute.
Izena ematea ekainaren 20an amaituko da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, plazak mugatuak dira eta erreserba izena ematea eta ordainketaren arabera egingo da.