'Ondo ibili' egitasmoaren balorazioa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 6a

Ekainaren 9an 10:00etan 'Ondo Ibili-Ibiltzea Osasuna da' programa baloratzeko bilera egingo da Jubilatuen Elkartean; programa hau pertsona zaharrei zuzenduta dago eta uda iristearekin batera bukatzen da.

Lasarte-Oriako boluntarioz eta hainbat elkartez osatutako taldeak (Nagusilan, Biyak Bat, Donantes de Sangre, Atsobakar), eguraldi ona nahiz txarra egin, ostiralero elkartu da, 11:00etan, Okendo Plazan, lau ibilbide desberdin egiteko. Beti izan dute alboan Osakidetzako langileen laguntza.

Taldearen martxa, taldea ezagutzera eman eta partaideen kopurua mantentzeko burutu diren ekintzak besteak beste baloratuko dira.