Oraingoan, berriz ere gonbitea luzatu dio herriko Saharar herriarekin elkartasun taldeak eta biharkoan bertaratutakoek aukera izango dute Mendebaldeko Sahara okupatuaren egungo egoera zein den ezagutzeko.
Sarrera doan izango da eta herritarrak animatzen dituzte bertaratzea.
Bilketa
Horrekin batera larunbatean bilketa berezia egin zen Okendo plazan.
Amasako aterpetxean uda igaroko duten 15 haur sahararrentzat laguntza jasotzea izan zuten helburu.
Horregatik janariaz gain, haurrentzako arropa, jostailuak, motxilak, dutxa eta igerilekurako toallak jaso ziren besteak beste. Larunbatean gerturatu ezin izan zuten herritarrek oraindik materiala emateko aukera izango dute aste honetan Jaizkibel plazako Bikain okindegian.
Oporrak bakean egitasmoaren baitan hainbat izango dira Euskal Herriko familiek hartuko dituzten haur sahararrak. Lasarte-Orian 8 izango dira etorriko direnak.