Hasi dira 100 urteen ospakizunak Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ekainaren 5a

Hipodromoak mendeurrena beteko du aurten. Urtemuga berezi hori ospatze aldera, udarara begira 79 lasterketa antolatu dira; hamabost jardunalditan jokatuko dira horiek denak. Azkenekoa, irailaren 19an, larunbatarekin; Donostia Saria jokatuko da egun horretan. 896.000 euro banatuko dira saritan, guztira. Iragan asteko ostiralean jokatu zen lehenengo jardunaldia. Besteak beste, Ainhoa taberna saria.