Kultura egitaraua 18:00etan hasiko da, haurrentzako ipuin saioa izango da, La Esperanza auzo-elkartearen lokalean. Lur Usabiaga ipuin-kontalariak 3 eta 7 urte arteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du.
19:00etan, berriz, Karmengo Ama Birjinaren kaperan, Udal Musika Eskolako ikasleen txanda izango da. Gazteek hainbat doinu ezagun eskainiko dituzte, hala nola, 'Aldapeko', 'Maite', 'Txuriko', 'Oh, happy day' edo 'La cucaracha'.